XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusek esaten digu: Ni naiz bidea (Joan 14,6).

Behin batean, Jesusek gizon batzuei dei egin zien, eta haiek jarraitu.

Jesusek esan zien: Zatozte nerekin Eta haiek berehalaxe Jesusekin joan ziren (Mateo 4,19-20).

Nik orain Jesusi: Irakats neri, Jauna, zure bideak; zuzendu nazazu zure egi-bidean (Salmo 25,4-5).

Bizitza honetako bidean Kristorekin goazenok, kristauak gara: 1 Kristaua izatea, zer da? Gure Maisu eta Salbatzaile dugun Kristoren ikasle izatea da kristaua izatea.

2 Kristauarentzat zein da Jaungoikoagana joateko bidea? Jesusen hitzak gogoan har, eta Haren antzera bizi izatea, da kristauarentzat Jaungoikoagana joateko bidea.

3 Zer da Kristau ikasbidea? Zeruko bidea irakasteko, Jesukristo gure Jaunak agertu ziguna, da Kristau ikasbidea.

Jesus: Zu zara guretzat Jaungoikoaganako bidea!